Hizkuntza-errepertorioak

Nork geure hizkuntza-baliabideen errepertorioa dugu, eta bizitzan zehar aldatzen doa: hizkuntzak ikasten, ahazten, bereizten ditugu, gure trebetasunak ez direlako berak gure ondarea osatzen duten hizkuntza eta aldaera guztietan; besteak beste, ezagutzen ditugun azentuak eta gauden pertsonaren arabera itsasten zaizkigunak; besteekin aritzeko darabiltzagun erregistroak bestearen arabera, demagun, gizarte-sareetako mezuak bidaltzen ditugunean, familiako norbaitekin, adineko ezezagunen batekin, lankideren batekin aritzearen arabera. Zenbat eta errepertorioa zabalagoa izan, orduan eta hobeto egokitu ahal izango gara gizarte-klase, hezkuntza-maila, jatorri nahiz adin desberdinetako hiztunekin sortzen diren komunikazio-egoeretara. 

EquiLing ikerketan

  • Ikasleekin mintegiak antolatzen ditugu haien ibilbideak eta autobiografia linguistikoak aztertzeko (https://www.coe.int/en/web/portfolio/the-language-biography). Horren bitartez, errepertorioen garrantzi soziolinguistikoari buruz hausnartzen dugu, eta aztertzen dugu zer esanahi duten guretzat erabiltzen ditugun hizkuntzek eta aldaerek, hitz egin nahiko genituzkeenek, harrotasuna edo lotsa sentiarazten digutenek…, batzuk edo besteak zein testuingurutan eta norekin erabiltzen ditugun. Horrekin guztiarekin, inguruko hizkuntzen kontzientzia hartzen dugu eta gure herritartasun linguistikoa indartzen dugu.

Osatzeko

Blommaert, J. & A. Backus. 2012. Superdiverse repertoires and the individual. Tilburg Papers in Culture Studies 24

Blommaert, J. & A. Backus. 2013. Repertoires revisited: ‘Knowing language’ in superdiversity. Working Papers in Urban Language & Literacies 67

Council of Europe: The language biography

Kusters, A. & M. De Meulder. 2019. Language portraits: Investigating embodied multilingual and multimodal repertoires. Quantitative Content Analysis 20:3

Egoeraren eta helburuen arabera, hiztunek erabiltzen dituzten hizkuntza eta aldaerak dira (dialektoak, estiloak, azentuak). Horien ikerketa ez da mugatzen komunitate batean ageri diren aldaerak identifikatzera, aldaeren arteko harremanak, testuinguru soziolinguistikoan izaten duten banaketa, askotan hierarkikoa, eta uneren batean egokiak diren ere aztertzen da.