Kaleko hizkuntzak: inguratzen gaituzten hizkuntzen paisaia kolektiboak

Hiriko kaleetan ibiltzean, ez ohi ditugu iragarki, kartel, pegatina, pintada, grafiti eta abarrak erreparatzen. Hala ere, seinale hauek beste pertsonak gurekin komunikatzeko bide dira, eta osatzen duten hiri-paisaian nabarmenak dira:

  • Prozesu sozial, kultural eta demografikoak, hala nola nazioko eta nazioarteko mugikortasunaren hazkundea (migrazioa, unibertsitateko barruti bakarra) edota unibertsitateetako nazioartekotze-prozesuak;
  • Hiri-prozesuak, esaterako, espazio publikoek merkaturatzea eta pribatizazioa, gentrifikazioa, turistifikazioa edota getizazioa;
  • Gizarte-taldeen eta gure eguneroko paisaian dauden hizkuntzen bizikidetza motak (asimilazoia, bereizketa, kulturartekotasuna, etab.)
  • Ordena soziolinguistikoa: zein hizkuntza dauden eta zein ez, nola arautzen den hizkuntza hauen erabilera, zein diren hizkuntzei esleitzen zaizkien hierarkiak eta balioak (adibidez, ingelesaren balioa berberen hizkuntzen aurrean, edota Madrilgo unibertsitateetan hizkuntza koofizialen ikusezintasuna);
  • Hizkuntza- eta gizarte-politikak: hizkuntzen erabilera eta hauen inguruko legeetatik abiatuta erakundeek (udalek, unibertsitateek) bizikidetza hori nola arautzen duten.

Zeregin hau burutzeko hautua egin zuten UAMeko Hizkuntza Modernoak, Kultura eta Komunikazioa graduko bigarren mailako ikasleek, eta kaleetan zehar ibili ziren espazio publikoak arreta piztu zieten seinaleak identifikatu, kokatu, argazkiak atera eta aztertzeko, baita espazioa eta hizkuntza-politikak eraldatzeko proposamen bateratuak egiteko ere, bertako biztanleentzat hizkuntza-justizia handiagoa lortze aldera.

Emaitza orrialde honetan ikus dezakegu: Madrilgo auzo eta erakundeen paisaia kolektiboa, unibertsitatea barne, talde, hizkuntza eta errealitateen mosaiko bat osatzen duena, gure ingurunearen konplexutasuna eta aberastasuna erakusten duena, eta aldaketa-eragile bihurtzeko ditugun aukerak azaleratzen dituena.

Auzokideek eta erakundeek hiri-paisaia nola sortzen duten ikusteko eta gogoeta kolektiboa egiteko, Paisaia Linguistikoen inguruko jarduera hau diseinatu genuen.

Bisita itzazu lantaldeek zabaltzea onartu duten paisaia linguistikoak:

UAMeko Filosofia eta Letren Fakultatea (Yael Cimas, Sofía Gómez, Natalia Marcos, Cristina Partida): https://youtu.be/alzHXvl2228 

Salamanca auzoa (Laura Pellegrino, María Sánchez, Maïta Pallu, Laurine Graveleau, Ivan Paredes): https://youtu.be/BXe7JPKCbIY 

Lavapiés auzoa (Aída Cajaravile, Elena González, Jasmín Soto, Raquel Oviedol): https://youtu.be/LtW41Sv2Iyc 

Aluche auzoa (Emma Herrero, Javiera Inostroza, Ana Monforte): https://youtu.be/TWFv4_7hPAI

Usera auzoa (Sara Gómez, Constantino Settino, Lidia Sola, Lucía Villegas, Edward Wills): https://youtu.be/C6vKPMLjCzk 

Colmenar Viejo (Lucía de León, Maria Moll, Laura Marino, María García, Ana Rosales): https://youtu.be/9wLdkwVAo1U

Chamartín-Tetúan auzoa (Alba Otárola, Mario Zapata, Luna Fonseca, Marta Gimeno, Ana Sánchez): https://youtu.be/jDzz0zE-BH4

Malasaña auzoa (Andrea Pérez, Celia Moreno, Carlota Martinez, June Lacoste): https://youtu.be/6qL4APOLrFQ 

Toledoko alde zaharra (Amalia Leo, Lorena Martínez, Maria Fuerte): https://youtu.be/_lZ0ZDVhN6Q 

BARRIO DE CHAMARTÍN-TETUÁN (Alba Otárola, Mario Zapata, Luna Fonseca, Marta Gimeno, Ana Sánchez): https://youtu.be/jDzz0zE-BH4

BARRIO DE MALASAÑA (Andrea Pérez, Celia Moreno, Carlota Martinez, June Lacoste): https://youtu.be/6qL4APOLrFQ 

CASCO ANTIGUO DE TOLEDO (Amalia Leo, Lorena Martínez, Maria Fuerte): https://youtu.be/_lZ0ZDVhN6Q 

Auzokideek eta erakundeek hiri-paisaia nola sortzen duten ikusteko eta gogoeta kolektiboa egiteko, Paisaia Linguistikoen inguruko jarduera hau diseinatu genuen.