Luzetarako azterketak

Epe luzeko azterketek ikuspegi metodologiko desberdinak erabiltzen dituzte maiz. Luzetarako ikerketan jarduteko modu arrunt bat da azterlanaren hasieran datu-multzo bat biltzea eta, ondoren, gai berari buruzko datuak behin eta berriz biltzea azterlanean zehar. Jarraipen-metodo horiek indibiduo berberak (panel-azterketak) sar ditzakete, edo populazio berria duten aurreko ikerketak, antzeko testuinguru batean, erreplika ditzakete (joeren azterketak). Indibiduo baten edo batzuen bizitza-istorioetan oinarritu daitezkeen kasu-azterketak ere badaude.

Luzetarako azterketak gizarte-baldintzak arakatzeko hagitz eragingarriak direnez, ahal dela, prospektiboak izan behar dute, hau da, gunean izan ditzakete gizabanakoek nola pentsatzen eta aurresaten dituzten beren etorkizun posible edo irudikatuak. Luzetarako azterlanak atzera begirakoak ere izan daitezke, pertsonei atzeraka begiratzeko eta bizitzan zehar beren buruaz gogoeta egiteko eskatzen baitie. Hizkuntzen erabilera ikertzen dugunean, bizitza pertsonalaren ibilbideak bereziki egokiak dira hizkuntzaren garapena, ohiturak eta jarrerak ulertzeko. Horrenbestez, luzetarako azterketak diseina daitezke gizarteko ideologia nagusi edo aldakorrak ispilatzeko edo/eta auzitan jartzeko.

Ikerketa soziolinguistikoan luzetarako ikerketak erabili izan dira hizkuntza-aldakortasuna eta -aldaketa hautemateko bai pertsonengan bai gizartean, eta baita hizkuntza gutxituak eta migrazio testuinguruak direla eta. Esate baterako, testuinguru katalanean, Woolardek (2011) paneleko luzetarako ikerketa egin zuen, eta berriz ere harremanetan jarri zen 20 urte lehenago ikerketan parte hartu zuen hiztun elebidunen talde batekin; Bartzelonan bigarren hezkuntza mailako ikasleak ziren hiztun gaztelania-katalandun elebidun taldearekin. Aurkitu zuen hiztunek katalanezko jariotasuna handitu zutela helduarora hurbildu ahala. Beste adibide bat izan daiteke suedierako testuingurukoa: Ahlgren eta Rydell-ek (2020) ikertu zuten, joeren luzetarako ikerketa batean, nola 15 urtez hizkuntzak ikasi zituzten gizarte- eta erakunde-aldaketen testuinguruan, etorkinentzako suedierako programan izena eman zuten hainbat pertsonak.

EquiLing ikerketan

Gure proiektuak lau urteko iraupena du (2020-2024) eta lau ikertalde biltzen ditu, Katalunia, Galizia, Madril eta Euskal Herriko talde bana. Proiektuak ikuspegi zabala, zeharkakoa, eta era askotako gizarte- eta hezkuntza-testuinguruetako hiztun eleaniztunen azterketa eskaintzen ditu.

  • EquiLing atzera begirako proiektua da, parte-hartzaileak gonbidatzen baititu atzera begiratzera eta gogoeta egitera beren hizkuntzaren erabileraren gainean; esate baterako, beren ibilbide eta biografia linguistikoak osatzera.Gainera, behatzen dugu nola doan aldatzen parte-hartzailea bere hizkuntza-ibilbidea ulertzeko modua ikerketa proiektuaren aldietan, eta nola pentsatzen duen etorkizunaz. Prospektiboa ere bada proiektua, datu etnografiko berriak bildu eta ikerketa-ekintza ikuspegia bereganatu eta parekotasun ezaren eta botere harreman asimetrikoen aurrean ekiteko estrategiak garatzen baititu.
  • Proiektuaren helburu garrantzitsua da gizartean ordena soziolinguistiko inklusiboagoa eta berdinzaleagoa sortzea. Eraldaketa horrek denbora luzea eskatzen du eta gure itxaropena da proiektu honek eragin handia izatea bai mundu akademikoko bai gizarte zabaleko pertsonen jarrera eta jokamoldean, proiektuan zehar ez ezik, baita etorkizunean ere.

Osatzeko

Thomson, R. & Holland, J. (2003). Hindsight, foresight, and insight: The challenges of longitudinal qualitative research, International Journal of Social Research Methodology, 6:3, 233–244.

Sankoff, G. (2013). Longitudinal Studies. The Oxford Handbook of Sociolinguistics. Oxford: Oxford University Press.

Ahlgren, K. & Rydell, M. (2020). Continuity and change: migrants’ experience of adult language education in Sweden. European Journal for Research on the Education and Learning of Adults, 11:2, 399–414.   

Vila, F. Xavier, Ubalde, J., Bretxa. V. & Comajoan-Colomé, L. (2019) Changes in language use with peers during adolescence: a longitudinal study in Catalonia, International Journal of Bilingual Education and Bilingualism, 23:9, 1158-1173.

Luzetarako ikerketek eskakizun dute pertsonak edo pertsona taldeak denbora batean behatzea, hilabete gutxi izan, urteetan izan, nahiz belaunaldiz belaunaldi izan. Luzetarako proiektuek aukera ematen dute ikertzeko pertsonen esperientziak, jokamoldeak, jarrerak eta emozioak diskurtso ideologiko eta gizarte garapenarekin harremanetan. Era berean, ikertzaileek beha ditzakete gizakion bizitzan zeharreko aldaketak edo aldaketa ezak, eta beren artean nola jokatzen duten, nola esperimentatzen dituzten borrokak, eta gozatzen arrakasta.