Hizkuntza-diskriminazioaren lantegia

Iris Addario, Jasmin Soto eta Raquel Oviedok (UAM) sortua

Hizkuntza-diskriminazioaren lantegia Iris Addario, Jasmin Soto eta Raquel Oviedo Equiling Madrid proiektuan parte hartzen duten unibertsitateko ikasleek sortua. Sortzaileek lantegia diseinatu zuten hizkuntza-desberdintasuna geldiarazteko ekintza eraldatzaile gisa, eta eskola batean aurkeztu zuten, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bertan azaldu zuten hizkuntza-estereotipoak eta -aurreiritziak zertan dautzan, eta hizkuntza-diskriminazioko kasuen adibideak eta horiei aurre egiteko balizko estrategiak aurkeztu zituzten. Ondorengo eztabaidak interes handia piztu zuen ikasleen artean. Haien hizkuntza-esperientzien eta bizipen pertsonalen adibide asko eman zituzten.