Kirola, komunikazioa eta hizkuntza uztartzen dituen esku-hartze tresna: “Komunikazioa kirolean” atala

Esku-hartze tresna hau “D ereduko kirola” izeneko ikerketa-proiektuan erabili da. Ikuspegi antropologikoa baliatuz aztertu da komunikazioak duen garrantzia kirol jarduna hobetzeko. Komunikazioak talde-lana eta motibazioa hobetzen ditu, baita errendimendua ere. Horregatik, nerabeen (12-15 urte) kirol taldeetako komunikazio-konpetentzia garatu nahian, euskararen presentzia handitzeko proposamenak jasotzen dira esku-hartze tresna honetan, kirola, komunikazioa eta hizkuntza uztartuz. 

Hiru ataletan banatzen da esku-hartze tresna hau. Lehenengo atal honetan, kirolari gazteekin komunikazioak kirolean jokatzen duen paperaz hausnartzeko eta gogoeta egiteko dinamikak jasotzen dira. Talde-gogoetak bideratzeko tresna gisa aurkezten dugu.

Bigarren atal honetan, kirolari gazteekin euskarak kirolean duen paperaz hausnartzeko eta gogoeta egiteko dinamikak jasotzen dira. Talde-gogoetak bideratzeko tresna gisa aurkezten dugu.

Hirugarren atal honetan, hizkuntza-ohiturak alda daitezkeela ikusarazteko dinamika bat proposatzen zaie kirolari gazteei. Aldaketaren bat eragiteko tresna gisa aurkezten dugu.

Jone Miren Hernández, Jaime Altuna & Maialen Iñarra