Dokumentala: Hizkuntzan parte hartu, hizkuntza partekatu: Ikerketa-ekintza partehartzailea gazteekin

Hizkuntzan parte hartu, hizkuntza partekatu: Ikerketa-ekintza partehartzailea gazteekin izenburuko dokumentala Eraldaketa soziolinguistikoko prozesuak euskararen testuinguruan: hiztunak, praktikak eta agentzia (PID2019-105676RB-C42/AEI/10.13039/501100011033) ikerketa-proiektuaren emaitza da. Unibertsitateko ikasleak (Bilbon) eta kirol-taldeetako gazteak dira protagonistak, bere ikerketa-esperientzia kontatuz. Dokumentalak euskararen aldeko hizkuntza praktiketan eraldaketak egiteko prozesuan osagai giltzarriak zein diren erakusten du.