
Desberdintasun soziolinguistikoari buruzko ikerketan egindako aurrerapenak; hiztunen agentzia eta ikerketa-ekintza parte-hartzailearen metodología.
2025eko otsailaren 21-22, La Cristalera, Miraflores de la Sierra.
2025eko otsailaren 21ean eta 22an, La Cristaleran, Miraflores de la Sierran, EquiLing (Kontzientzia linguistiko kritikoa eta hiztunen agentzia: berdintasun soziolinguistikorako ikerketa-ekintza) proiektuaren azken biltzarra egingo da. Bertan, ikertzaileak, irakasleak eta adituak bilduko dira desberdintasun soziolinguistikoei, hiztunen agentziari eta ikerketa-ekintza parte-hartzailearen metodologiari buruz eztabaidatzeko.
Biltzarrean zehar, mahai-inguruak egingo dira lurralde ezberdinetako ikertzaileekin (Madril, Galizia, Euskadi eta Katalunia), eta horiek proiektuan zehar lortutako ikaskuntzak partekatuko dituzte. Gainera, EquiLingen esparruan garatutako baliabideak aurkeztuko dira, dokumentalak eta material interaktiboak barne; ekimenean parte hartu duten ikasle eta irakasleekere parte hartuko dute. Webgunean baliabideak aurki daitezke, nahi izanez gero, beste testuinguru batzuetan erabiltzeko, eta hizkuntzak gizarte-desberdintasunean duen zereginari buruzko hausnarketa eragiteko. Argitalpen akademikoak, liburuak eta monografikoak ere eskura daitezke, horietako batzuk sarbide irekian.
Otsailaren 22an, larunbatean, elkarrizketa bat egingo da stakeholder eta kanpoko laguntzaileekin, eta, ondoren, proiektuaren kudeaketari, argitalpenei eta etorkizuneko proposamenei buruzko lan-saioak egingo dira. Ekitaldia amaitzeko, itxiera-saio bat egingo da, proiektuaren azken ondorioak partekatzeko. Emaitza horien aurkezpen irekia EDiSo-n egingo da, Bilbon, 2025eko uztailean.
Programari buruzko informazio gehiago hemen::