Webgunearen atal honetan aurkezten dira soziolinguistika aplikatuaren ikuspegiaren arabera egindako ekimenen adibideak. Gune honek ikusizko formatuen bitartez —bideoak eta publierreportajeak— erakutsi nahi du jarduera eta ekintza batzuek gizartean nolako eragin positiboa izan duten hizkuntza-bazterkeria apaltzen laguntzen. Atal honetan dokumentutako ekintzen artean daude hezkuntza-geletan egindako esku-hartzeak, kultura-elkarteekin eta gizarte-mugimenduekin egindako lankidetzak eta beste, eta, honela, leiho bat eskaintzen zaie ekintzako ikerketa soziolinguistikoaren emaitza ukigarriei.
Helburua ez da bakarrik EquiLing proiektuaren lorpenak zabaltzea; beste pertsona batzuei gogoetabidea ere eskaini nahi zaie soziolinguistikaren begiradaren bidez gizarte-ekitate ezak uler eta jorra ditzaten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.