Proiektu honek ikertzen ditu Galiziako eremu landa-hiritartuetako ikastetxeetako eraldaketa soziolinguistikoko esparruak, mugikortasunarekin, globalizazioarekin eta hizkuntza politikaren eraginarekin lotuta dauden heinean. EquiLing proiektu koordinatuan kokatzen da hau: Galiziako, Kataluniako, Euskal Herriko eta Madrilgo ugaritasun soziolinguistikoa ustiatu gogo du, egoera ñabarretan oinarritutako garapen teorikoa tenkatu, eta marko teoriko berritzailea eraikitzeko.
EquiLing Galiziak lagunduko du postmodernitatearen garaiko Espainiako estatuko egoera soziolinguistikoa ulertzen, eta ekintzarako proposamenak egingo ditu, egoera heziketa linguistikoaren ikuspegitik lantzeko. Galiziak bi hizkuntza ofizial ditu, gaztelania eta galegoa, eta migrazioak ekarritako hizkuntzez aberastu da. Proiektu honek etorkinek ekarritako hizkuntza eta aldaera ikusezin bihurtuak eta ikusezintasunak bere hiztunei dakarzkien ondorioak dauzka gunean. Aztertu nahi du nola migrazioarekin lotutako eleaniztasunak eskolan gatekeeping egoerak sorrarazten dituen, eta, hortaz, testuinguru hori ere erakundeetako eta eskolako baliabide linguistikoetara iristeko parekotasun ezarekin lotuta dagoen parekotasun ezaren errepikatzeko gertalekua ere den.
Ikerketak aztertuko du gazteen zeregina erregimen soziolinguistiko eleaniztunen kudeaketan, agente funtsezkoak baitira, eta beren errepertorio linguistiko berriak aztertuko ditu. Arteixoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egingo da, udalerri landa-hiritartu honetan munduko leku askotako populazioa bizi baita, eta Galiziako beste aldirietako barruti eleaniztun gehiagotan ere arakatuko dugu. Etnografia Soziolinguistiko Kritikoan kokatzen da lana eta co-labor ikerketaz ere baliatzen da. Metodologia kualitatiboari eta ikuspegi etnografiko multikokatuari jarraituko zaio era bateko baino gehiagoko datuak eskuratzeko, espazio formaletakoak (ikasgeletakoak) nahiz informaletakoak (eskolaz kanpoko jardunetako edo sareko trukeetakoak). Datu-bilketa ariketa parte-hartzailearen bitartez egingo da (PAR), kontzientzia metalinguistikoaren, adierazpen dramatikoaren, IKT interaktiboen bitartez.
Helburuak dira: (1) oraingo proiektuaren (FI2016- 76425-P) emaitzen araberako diagnostiko soziolinguistikoa egin, Galiziako hezkuntza sistemako parekotasun falta linguistikoaren prozesuen gaineko hipotesiak proposatzeko; (2) jasotako praktikak aztertu behatzeko (a) praktika ez normatiboek −esate baterako, hibridazioak− hizkuntza-baliabideen banaketan eta hiztunen aitorpen edo errekonozimendu(eze)an zenbateko eragina duten; (b) nola errepertorio berrien negoziazioak hiztun mota desberdinak indexikalizatzen dituen eta espazioak (spaces-makingak) sortzen dituen, non mailaka birrantolatzen diren erregimen soziolinguistikoak, eta isiltasuna, eta erresistentzia linguistiko motak eta (c) zenbateraino hiztunen kontzientzia kritikoa sustatzeak indartzen dituen hizkuntza-hiritartasun inklusiboa bultzatzeko agentzia motak; (3) emaitzak proiektatu honakoetan: (a) errealitate eleaniztunei heltzeko marko teoriko berria diseinatzean; (b) CORESen (Corpus de Estudiantes de Secundaria) aldaera multimodalean; (c) transferentziako baliabideetan: heziketarako hizkuntza politika berriak proposatzean; co-labor moduan AVELerako TIC-TAC-TEP material didaktikoak egitean http://avel.cesga.es/, ikasleentzat eta irakasleen formazioari eta aldaketari begira.