Katalunia

Cataluña

Hiztun berriak Kataluniako eraldaketa soziolinguistikoaren agente gisa

EquiLing-Cat-en helburua da katalanaren eta gaztelaniaren hiztun berriekin lan egitea eleaniztasunarekin nahiz hizkuntza-desberdintasunarekin lotutako parekotasun eza ulertu eta gainditzeko. Gizarteko parekotasun eza, alde batetik, prozesu sinboliko edo materialekin batean gertatzen da. Sinbolikoen jatorria gizarteko kategorietan datza; alegia, pertsonok eraikitzen ditugu kategoriok, bestearen larruko kolorea, generoa, erlijioa eta bestetan oinarrituta. Materialak irispidean dauden baliabide eta erlazioetan eragina duten hezkuntza, lanbide, bizilekuaren araberako berdintasun ezetik eratortzen dira. Parekotasun ezeko bi dinamikok elkar sendotzen dute, era konplexuak direla medio.

EquiLing proiektu koordinatuaren diseinuari jarraituta, zehaztutako hiru helburuak Kataluniako hiru egoera mugatutan aplikatuko ditugu, zeinetan hiztun berriek katalanez aritzeko edo gaztelaniaz ikasteko hizkuntza-hesiak topatzen dituzten. Lehena osatzen dute katalanaren ikasleei hitz egin ahal izateko egokierak eskaintzen dituzten proposamenek. Bigarrena kultur elkarte bat da; bertan pertsona iritsi berriek bertako jendea ezagutu eta katalanez aritzea bilatzen dute. Testuinguruotan bilatuko dugu katalaneko ikasleei katalana erabiltzeko esparruetarako bideak zabaltzea. Hirugarren egoera nazionalitatea eskuratzeko DELE azterketa gainditu behar duten pertsona etorkinei dagokie. EquiLingen hiru ardatz kontzeptualak landuko dira: (A) Hizkuntza-banaketa desberdina (katalanera eta gaztelaniara iristeko zailtasunak), (B) hiztunen aitortze desberdina (hiztun berriak bigarren mailakotzat hartzea) eta (C) parte-hartzeen desberdintasuna (Atik eta Btik eratortzen diren murriztapen sozial eta ekonomikoak).

EquiLing aurreko plan nazionaleko bi proiekturen jarraipena da (NEOPHON eta NEOPHON2) eta COST sarearena (Action IS1306 on New Speakers in a Multilingual Europe). Aipatu proiektuetan proposamen teoriko berritzaileak egin genituen, hizkuntza gutxituetako soziolinguistak eta Europako migrazioen gaineko gaietako soziolinguistak elkartuta. Hiztunaren, agentzia prozesuen, subjektibitatearen, hizkuntza-hiritartasunaren nozioak teorikoki garatu ditugu. Orain arte, datu etnografikoak bildu besterik ez ditugu egin, parte-hartzaileen jokamoldean modu zuzenean eragin gabe. Ikusi genuen, adibidez, Katalunian, eta oro har, hiztun berriek hainbat oztopo eta aurreiritzi konplexuri aurre egin behar dietela. Katalan hiztun askok arrotz sumatzen duten jendeari ez diote katalanez egiten. Oraingo proiektuan beste urrats bat egin nahi dugu (bigarren helburua): hiztun berrien aliatu bilakatu nahi dugu eta elkarrekin diseinatu ekintzak hizkuntzazko osagaia duten gizarteko oztopoak gainditzeko eta, ahal den neurrian, bultzatu parte hartzera arazoaren azterketan eta garapen kontzeptualean. Horrek lagunduko digu gure hizkuntza-parekotasun ezaren marko teorikoa elikatzen. Berez parekotasun eza gauzatzen duten egoerak sorrarazten edo sortzen laguntzen ahaleginduko gara eta, era berean, testuinguruaren arabera egokiak eta errespetuzkoak diren estrategiak hautatuko ditugu. Diseinu aktibo/parte-hartzaile honek hirugarren helburua lantzeko bidea emango digu: eraldaketarako estrategiak bereizi, egoera horretan bizi direnak eta bere egoerak sentiberatasunez kontuan hartuta, eta, horrela, teknika eta baliabide esanguratsuak garatu, kontzientzia soziolinguistiko kritikoa eta gizarte berdinagoa bultzatzeko.

Kataluniako eleaniztasunarekin lotutako desberdintasunak aztertzen ditugu katalaneko eta gaztelaniako hiztun berriei eragiten dieten neurrian, hizkuntza horiek ikasteko eta erabiltzeko topatzen dituzten oztopoak ulertu eta gainditzeko. Hiru ikasketa testuinguru ditugu: hizkuntza boluntariotza, kultur elkarte bat eta espainiar nazionalitatea lortzeko DELE azterketak.

https://identicat.blogs.uoc.edu/

Erreferentzia-zenbakia: Proyecto I+D, ref. PID2019-105676RB-C43/AEI/10.13039/501100011033.