Hiztun berriak Kataluniako eraldaketa soziolinguistikoaren agente gisa
Madrilgo Erkidegoko komunitate unibertsitarioa interes itzeleko testuinguru
soziolinguistikoa da, bere baitan funtsezko hiru prozesu soziolinguistiko biltzen baititu: (1) erkidegoaren estatus elebakarrarekin bat datozen praktika eta ideologia elebakarren bizirautea; (2) mugikortasun nazionala eta nazioartekoa areagotzeak dakarren ikasleen aniztasun linguistiko eta kulturalaren hazkundea; eta (3), ingelesaren presentzia handia ikasgeletan, komunikazio-hizkuntza gisa, unibertsitateen nazioartekotze-prozesuen ondorioz, ezaupidean oinarritutako ekonomiaren globalizazioak sortutako erronkei etaegresatuen lan-bilaketari aurre egin behar izateak ekarria.
Testuinguru honetan, EquiLing Madrid-ek unibertsitateko geletan gertatzen ari diren prozesu soziolinguistikoak aztertzeko marko teoriko eta metodologiko berritzailea dakar, zeinaren bitartez ikertuko diren unibertsitateko ikasgeletan gertatzen ari diren prozesu soziolinguistikoak. Marko horren helburua da ezaupide teoriko eta aplikatu berria sortzea, hezkuntza soziolinguistikoko ardatzak eraikitzen lagundu dezan.
Horretarako, alde batetik, aztertuko dugu zein ondorio eduki dezaketen honakook sortzen dituzten kontraesanak: alde batetik, aniztasun linguistikoa antzeman eta hau aberasgarritzat ulertu eta, bestetik, errepresentazio sozial eta ideologia elebakarrek markatutako aurrejuzgu soziolinguistikoak. Helburua honakoa da: baliabide linguistikoak berdintasunez banatzea, herritarra hiztuntzat aitortzea eta hezkuntza-komunitatean modu paritarioan parte hartzea.
Kontraesan honek unibertsitateko komunitateko baliabideei eta komunikazio praktikei balio kentzen die eta parekotasun eza sorrarazten du. Horrek dakar, era berean, aitortza eza, identitate menderatuak eta emozio ezkorrak –legitimotasun ezak sortutako frustrazioa eta lotsa–, zeinek hiztun batzuen parte hartzea moteltzen duten eta beren parte hartzea zentsuratu, eta beren hizkuntza aldaera, ezaupideak eta hizkuntza-baliabideak gutxiestera eramaten dituen. Prozesu hauen harira, eremu formal eta informalak daude unibertsitatean, non ordena soziolinguistiko nagusiari erantzuten ez dioten jarrera eta praktika linguistikoak sortzen diren eta, ondorioz, eraldaketarako
aukera posible bat eskaintzen duten. Hori dela eta, proiektuak ikerketa-ekintza parte- hartzailea proposatzen du parte-hartzaileen konpromisoa indartuko duen parekotasun ezeko prozesuak ulertu eta iraultzeko tresnak sortzeko, herritartasun linguistiko inklusibo eta zabalean oinarritutako banaketa, aitortze handiagoa eta hiztunen parekotasunezko parte-hartzea lortzea helburu duela.
Hausnarketa honen bitartez hezkuntza linguistiko formal eta informalerako gailuak, tresnak eta materialak gara ditzakegu esku-hartze sistematikoak diseinatu ahal izateko, eta horrela, praktika eta konpetentzia eleaniztunen onarpena eta antzematea sustatu eta inplikatutako pertsona eta instituzioen baliabide sozial baliodun bezala birdefinitzeko.
EquiLing Madrid-ek, beraz, ikuspuntu berritzailea dakar ikerketa soziolinguistikoetarako: marko teoriko originala eta diziplinako kontzeptu berriak (speakerhood, herritartasun linguistikoa) eta PAR-en (Participatory Action Research-en) barruan metodo berria eta, aldi berean, jakintza honen bitartez gizartea eraldatzeko erronka eta giza eta gizarte-zientzien transferentziaren ziurtapena bere egiten ditu.
Madrilgo unibertsitateetan gertatzen diren prozesu soziolinguistikoak ikertzen ditugu, hizkuntza dela medio sortutako parekotasun ezaren prozesuak iraultzeko tresnak sortzeko, ikerketa-ekintza parte-hartzailearen bitartez. Baliabide soziolinguistikoak ezagutu eta banatu nahi ditugu, hiztun guztien parte-hartze ekitatiboa sustatzeko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko.Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Erabat beharrezkoak diren cookieak
Behar-beharrezkoak diren cookieak aktibatu behar dira beti, cookieen ezarpenen hobespenak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde.Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula.
Cookies de terceros
Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola guneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak.
Cookie hau aktibo uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.
Mesedez, aktibatu lehenbailehen beharrezkoak diren cookieak zure lehentasunak gorde ditzagun!